fr en eu
Hotela Chez Katina Euskal Herria
FR EN

Lau belaunaldien atxikimendua ageri da...
Etxe eta familia baten zintzotasun eta xarma.
Zato Euskal-Herri barnearen gozatzera
lasaitasun eta lainotasunean.

Hotel Restaurant Euskalduna
Charm’hotel filosofia

Charm’hotel filosofia

Charm’hotel, hotel burujabe talde bat, elgarrekin inbertituak, nortasun haundizko etxeentzat, %100 kalitatezkoak.
Xehetasunak...

annexe

Zuk hauta...

Hotela bera edo "Iraburia" denboran baserria izana, biak zure eskuko dira, jatortasunez beteak, bakunak eta gozoak. Zuk hauta gaurkotasun itxura edo tradizio ingurugiroa.

 
chambre

Gure gelak

2 edo 4 lagun kokatzen diren 36 gela erosotasun guziekin zure eskuko dira.

Gosaria, gaualdiaren prezioan sartzen da.

confort

Hornidurak

Gure logela guziek badituzte bakoitzak bere bainugela eta komunak, bilo idorgailu bat zuretako Anderea...

Telefono bat zure iratzartzeko ere baliatu dezakezuna galdetuz geroz, telebista bat, baita internet WI-FI moduan dohainik eta mugarik gabe (salbu "Iraburia"-n).

detente

Igerilekua, Spa, Sauna...

Zure egonaldian gozatu dezakezu igerileku berotu baten ongieginetaz, spa eta fitness gela batetaz ere...

Egitura hauek denak balia dezazkezu goizeko 9 etarik, aratsaldeko 8 etara...

Ikusi gehiago...

Taldeen harrera

"Katina"-enian, taldeak hartzen ditugu eta laguntzen egonaldi osoan.
Zure gutizien eta gustuen araberako egitarauak antolatzen ditugu.
Horrela, gure herrialdearen edertasuna ezagutuko duzu mikorik galdu gabe.

Argibide gehiagorentzat ez duda gure deitzea.

Histori poxi bat !

1745-ean eraikia, Eskualduna etxea betidanik familiarena izan da. Aro asko beren nekeziekin zeharkatu ditu bereziki Katina-ri esker, hunek bere aitaren segida hartu zuelarik, zorrak ezin pagatuz ari zela eta ! Bere kemen eta temak dute historiak segi dezan ahalbideratu... Garaian, garraiatzailen trikaldia zen, logelak ere bazituen... Trikaldia ere Iruñatik Pabera joaten ziren mandazainendako. 1970-ean, Joseph-ek bere ama amatxiak, lotsatuak dena saltzeko puntuan zirela eta, mehatxaturik hartu zuen segida. 1975-ean, Eliane etorri zen aprendizgoa egitera ; eta berak ongi dion bezala, oraindik hala da !!

Ez dira guti harro etxe hunek, 4 belaunaldieri esker, zeharkatu duen historiaz baita izan duen bilakaeraz.