



Altxa begiak !
Zure inguruan, kokaleku zoragarria dago, Euskal Herri barnekaldea, miresgarria, geografia, gastronomia edo jendetzea, denek hurbiletik ezagutzea merezi dute...
Euskal herriko jatorrizko ezaugarri batzu
Ona Tiss
Euskal oihalaren ohizko ehungintza ikusiko duzu. Mayalen eta Herve-k gomitatzen zaituzte Donapaule-ra.

BISITAK :
Goizeko 9-tarik, 12-ak arte eta aratsaldeko 2-etarik 5-ak arte.
Astelehenetik ortzegunera buruilaren 1etik ekainaren 30-era eta astelehenetik larunbatera uztailaren 1etik agorrilaren 31-ra.
Harreman
Mayalen eta Herve : 05 59 65 71 84
Irulegiko Sotoa
Eskuz bilduak, Euskal-Herriko mendien artean kokatu mahastiek nortasun haundiko arnoak eskaintzen dizkizu.

Bisitak libro eta dohainik, noiz nahi, bideoak laguntzaile, lurrin asmatzeko jokoak...
Harreman
05 59 37 41 33
Arnabar
Baserriko ekoizpenak...
"Foie gras" eta urineko ahatekia. Lehengo moduan sukaldariztatu janariak.

Bisitak, taldeen harrera, sukaldaritza ikastaldiak...
Harreman
05 59 37 62 93
Ur bizia
Ur bizian igerika, rafting, hydrospeed, canoe eta kayak airez hantuak. Ur lasterrak lagunduz Euskal Herria ezagutu dezakezu...

Harreman
Jackie : 05 59 37 72 37
Ibilaldiak
Ortzaizeko ibarra ezagutu
Haitzen ondoan - Harri idorrez egin hormen eta mendi mazelan bakandu borden artean, begi zorrotzak jakingo du lekuko loreak baita Arrosako iragan industrialaren aztarnak ikusten. Lurradar egokia Iparlako gailur ospetsuak behatzeko...
Luzetasun : 7,5 kilometro, Denbora : 3 oren, Gainbehera : 420 metro, Seinale.
Bidarray - Baigura, Larla, Iparla et Artzamendiren artean kokatua den Bidarray auzo herria ezin litaike utzi bisitatu gabe, bereziki bere XII garren mendeko eliza erromanikoa.
Luzetasun : 6 kilometro, Denbora : 3 oren, Gainbehera : 265 metro, Seinale.
